![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2023-03/id23011-team_hurricane_annika_berg.jpg?itok=MlJ7xG3v)
Team Hurricane, Annika Berg, Danimarka, 2017, 95’, DCP JBAES (06/22 21:00 JBAEU)
Uda da Danimarkan, eta zortzi neska nerabek alde egin nahi dute euren aro atomiko partikularretik, urakanez betetako sasoi horretatik, hau da, nerabezarotik. Mía, Ida, Sara, Eja, Maja, Zara, Mathilde eta Ira kamera aurrean konfesatuko dira, Youtuberen belaunaldian jaiotakoek egiten duten modu berri horretan: dena da hiper, dena da estra, dena da makro. Hiperzoriontasuna, hipertristura, hipernegarra, hiperexistentzialismoa, hiperintimitatea, hiperinfernua, hiperpopa. Zalapartatsuak dira, baldarrak, gogaikarriak, ahulak. Gazteak dira. Dokumental bat izan liteke, eta halaxe da. Fikzioa izan liteke, eta halaxe da. Zortzi gazte erradikal eta punk, fluor film estilizatu batean, non guztiak dirdir egiten baitu, guztia anime estiloko kolore bizi-bizietakoa baita, guztiak dardar egiten baitu eta guztia bizirik baitago, eztanda egin eta airean biratzeko zorian balego bezala.
“Aspaldi galdu nuen zerbait aurkitu nahi nuen, neure buruaren benetako bertsio bat. Team Hurricane pertsona horren bilaketa gisa hasi zen. Gogora etorri zitzaidan hamahiru urte nitueneko nire argazki bat, eta banekien nerabezaro hartan murgildu behar nuela baldin eta benetan aurkitu nahi nuen horretara heldu nahi banuen. Banekien berriro bizi behar nituela adin horretako ezaugarriak, denboraren poderioz ezkutatzen edo ezabatzen ahalegindu nintzenak, eta berriro ahaldundu behar nuela, bai neure burua bai beste emakume gazte batzuk”.
Vernoa Film Club saria Veneziako Jaialdiko Kritikaren Astean, 2017an
Uda da Danimarkan, eta zortzi neska nerabek alde egin nahi dute euren aro atomiko partikularretik, urakanez betetako sasoi horretatik, hau da, nerabezarotik.
![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2023-03/id23011-team_hurricane_annika_berg.jpg?itok=MlJ7xG3v)