“Quién lo impide gazte nerabeengana hurbiltzeko, ohiko pelikula baten formatoa gainditzen duen proiektu zinematografikoa da. Jonás Trueba eta Los ilusos filmek zuzendua da eta ohiko difusio bideetatik harago, lan eremu ezberdinetan hedatzeko jomuga duena. Donostian aurkeztuko dugu zinema inmertsiboa esperimentatzeko bidea ematen duen esperientzia hau. Filmatutako material ezberdinak erakutsiko ditugu, azken hilabeteotan muntatutakoak.
Quién lo impide asmo-aitortza bat da, izenburutik hasita. Nerabetasuna eta gaztaroaren inguruan daukagun pertzepzioa eraldatzeko deia, baina baita sorkunzta zinematografikoa ulertzeko daukagun modua aldatzekoa ere: askeagoa eta irekiagoa, bitarteko gutxirekin egina, talde txikian; denbora, gogoa eta jarrera oinarri dituela. Horregatik, datorren urriaren 6a ez da amaiera izango, eta ez da guztia egina-esana dagoela irudikatzeko estreinaldia izango, bizirik dagoen proiektu kolektibo batean parte hartzeko gonbidapena izango da, itxura hartzen ari dena eta umiltasunez aurkezten duguna, bilaketa eta saiakerak aldarrikapen eta fede-ekintza gisa hartuta; ospatzeko modukoa den proiektu baten inflexio puntua; topaketak, zuzeneko musika eta, zergatik ez, filmaketa berriak egiteko aukera sortu nahi dituena. ¡Quién lo impide!".
Los ilusos Films.
PROIEKZIO-EGITARAUA
Sólo somos, 90’, Zinema aretoa 1, DCP (Paseak: 11:00, 13:00, 16:00, 18:00).
Nerabe talde txiki bat bere errepresentazioari buruz gogoeta egiten ari da. Balizko fikzio-pertsonaiak bezala ikusten hasten gara beste gazte askok hausnarketak eta aukerak planteatuko dituzten bitartean, denon artean etorkizuneko pelikula posible bat eraikiz.
Principiantes, 60’, Z aretoa, HD (Paseak: 11:15, 12:30, 16:00, 17:17, 18:30).
Proiektu honen abiapuntu dira Candela eta Pablo eta horregatik izango dira betirako gure hasi berriak. Beraiekin gelditu eta euren maitasun-abentura eta zalantza existentzialak irudikatzeko arriskua hartuko dugu, berez bi pieza diren pieza bakarrean, bi piezek ispilu gisa funtzionatzen badute ere.
Si vamos 28 volvemos 28, 80’, Zinema aretoa 2, DCP (Paseak: 11:00, 12:30, 15:30, 17:00, 18:30).
Batxilergo ikasle-klase bat ikasturte amaierako bidaia egiten ari da, erretratu kolektiboa eta antropologikoa bihurtuko den bidaia; heldutasun eta desinhibizio une zinez bereziak, bakardadea eta integrazioa, maitasuna eta ankerkeria harrapatzen dituena.
Tú también lo has vivido, 55’, Ubik: Pantaila esperimentala, HD (Paseak: 11:00, 12:15, 13:30, 15:30, 17:20, 18:40).
Berrogeita hamar gazteren lekukotasunek etorkizunean konfiantza itzuliko digute. Aldi berean, grina, beldurrak eta tristurak kontatuko dizkigute. Denek sinesten dute kameragan eta eskuzabaltasunez, emozioz beteta, umore eta bizkortasunez hitz egiten dute.
20:00 Jonás Trueba eta proiektua gauzatu duen taldearekin mahai-ingurua eta Rafa Berrioren kontzertua.
Quién lo impide gazte nerabeengana hurbiltzeko, ohiko pelikula baten formatoa gainditzen duen proiektu zinematografikoa da.