Bone Tomahawk, S. Craig Zahler, AEB, 2015, 133' DCP JB EN Azp. ES
Beldurrezko western honek hankaz gora jartzen ditu generoko konbentzioetako asko. Denetarik aurkituko dugu film honetan: zonbi itxurako tribu indiar gizajale bat, umore beltza, gore bortitzeko eszenak, munduan duten lekuaren bila dabiltzan pertsonaia krepuskularrak eta abentura bihurtuko den bidaia bat.
1850. urtea. Kanpotar bat Bright Hope herrira iristen da eta, bertako agintariarekin liskarra izan ondoren, espetxean sartzen dute. Horra arte western klasikoa erabat: saloon-a, elurtutako mendiak atzealdean, zaldiak… Baina orduan gauza bitxiak gertatzen hasten dira. Espetxeratutako morroia eta hura zaintzen ari den emakumea desagertu egiten dira gau batean eta pista bakarra dago: tribu misteriotsuarena dirudien gezi bat. Orduan hasten da erreskate-operazioa, lurraldearen mugatik harago, imajina dezakegun guztitik harago.
Zuzendaritza Onenaren Saria 2015eko Sitgeseko Jaialdian eta kritika espezializatuaren José Luis Guarner Saria.