Chingcha-sawan (Ferris Wheel), Phuttiphong Aroonpheng, Tailandia, 2015, 25’
DCP, JB TH Azp. ES
Emakume batek eta bere bost urteko haurrak Tailandia eta Birmania arteko ibai bat zeharkatu dute lan eta etorkizun hobe baten bila.
La vida útil, Federico Veiroj, Uruguay, 2010, 67'
35mm, JB ES
Film hau munduko zinemateka guztietako pantailetan eman beharko lukete noizbait. Bertan kontatzen den istorioa zinemarekiko maitasun-deklarazioa da erabat. Pantaila handian eta 35 mm-an proiektatzea, lehen aldiz ikustea edo berriro deskubritzea omenaldia da, nolabait, modu batera edo bestera “zinema egiten” dugun guztioi: ikusleak, zinemazaleak, programatzaileak, leihatilako langileak, zinemagileak eta noiz edo noiz zinemara joateak beren bizitza alda zezakeela sentitu duten guztiak.
Jorge gurasoekin bizi da eta Cinemateca Uruguayan egiten du lan duela 25 urtetik. Filmak programatzen eta proiektatzen ditu, jendeari harrera egiten dio, irrati-tarte bat gidatzen du eta zinema-aretoarekin lotutako askotariko kontuez arduratzen da. Orduan, zinematekak behea jotzen du eta Jorge lanik gabe gelditzen da. Alabaina, zinema bera izango da bizirauten eta aurrean duen mundu berrira egokitzen lagunduko diona.
Chingcha-sawan (Ferris Wheel), Phuttiphong Aroonpheng, Tailandia, 2015, 25’
La vida útil, Federico Veiroj, Uruguay, 2010, 67'