Brawl in Cell Block 99, S. Craig Zahler, EUA, 2017, 132'
S. Craig Zahler-en bigarren round-a genero-konbentzioen kontra. Kasu honetan, espetxeetako eta mendekuzko filmak berrikusiz. Eta garaipen itzela, KO zuzen eta erabatekoarekin: kartzela ez da inoiz izan film honetan bezain bortitz eta basatia.
Bradley (Vince Vaughn) gizon handi eta lasaia da. Dena ondo joan zitekeen bere bizitzan, eta hau film zoriontsu bat izan zitekeen, maiteminduta dagoen eta etorkizuneko planak dituen bikote bati buruzkoa. Baina S. Craig Zahler-en film bat da; beraz, bat-batean gauzak aldrebesten hasiko dira. Bradleyk mekanikari moduan zuen lana galdu du, eta droga-trafikatzaile moduan bizimodua ateratzea erabakitzen du. Jakina, espetxea da bere hurrengo helmuga. Hor ezagutuko dugu bere boxeatzaile-iragana. Hor deskubrituko dugu berriz pertsonaia hori zen-maisu eta hezur-hausle basatiaren arteko konbinazio moduan.
Filma Veneziako 2017ko Nazioarteko Jaialdian estreinatu zen.
S. Craig Zahler-en bigarren round-a genero-konbentzioen kontra. Kasu honetan, espetxeetako eta mendekuzko filmak berrikusiz.