77' No Commercial Use, Luis Fulvio, Italia, 2017, 127’, DCP, JB IT Azp. ES
Gogoratzen duzue Crónica del siglo XX izeneko liburu bat, garai batean familia-etxe askotako egongeletako liburutegietan zegoena? Bere orrietan, urtez urte, hilabetez hilabete, XX. mendeko egutegia markatu zuten gertakari eta titularren errepasoa egiten zen. Orain, flash back ariketa hori berreskuratu dugu, keinu nostalgiko bat eta etorkizunekoa aldi berean izateko gaitasun paradoxikoa zuena, dokumental-proposamen honen hasiera-puntua kokatzeko. Maisutasunezko pelikula da, muntaia, memoria eta artxibo historikoaren elementuak uztartzen dituena, baita norberaren historia ere. Italia, 1977. urtea. Hau da zinemagile guztiek barruan duten eta halako indarrarekin pantailan gutxitan lehertzen den film horietako bat.
“1977 nire jaiotza-urtea da; garai horretan, hamar urte lehenago hasitako klase-borroka bizirik zegoen. Manifestazioak izan ziren, hildakoak Erroman, Milanen eta Bolonian, talde armatuek politikariak eta kazetariak eraso zituzten. Ehunka fanzine, bizi-estilo berriak, gizakia askatzeko idealak… Bitartean, Elvis hil zen Memphisen, eta punkak eztanda egin zuen Londresen”. Luis Fulvio
Gogoratzen duzue Crónica del siglo XX izeneko liburu bat, garai batean familia-etxe askotako egongeletako liburutegietan zegoena? Bere orrietan, urtez urte, hilabetez hilabete, XX. mendeko egutegia markatu zuten gertakari eta titularren errepasoa egiten zen.