Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Zergatik iruditzen zaigu pentsamendua isila dela? Thinking through the cello (Txeloaren bitartez pentsatzen) Tim Ingolden saiakera bat da, soinuari eta isiltasunari eta horrek pentsamenduarekin duen loturari buruzkoa. Horixe izango da antropologo britainiarraren hitzaldiaren gaia.

«Hasi eta buka, biolontxeloa jotzen daukadan esperientzia hartzen dut inspirazio-iturritzat. Eta erakusten dut nola sarritan isila (edo gutxienez tazitua) iruditzen zaigun horren barruan soinu eta sentimendu mordoa dagoela, eta, bestalde, azaldu daitekeen hori egiatan zerbait tazitua dela. Paper gaineko partitura batean, notak zehaztu eta antolatu egiten dira, baina musikaren erregela isila da berez. Interpretatzean, ordea, nota bakoitza mugimendu-lerro bilakatzen da, eta noten sekuentzia bakoitzak inflexioak sortzen ditu lerroan. Hala ere, erantzuteko gelditzen da galdera bat: zer da guretzat soinua? Bada, nire iritziz, soinua ez da ez bulkada fisiko bat ez sentipen mental bat, baizik eta alderdi kosmikoa eta afektiboa nahasteak eragiten duen fenomeno atmosferiko bat. Kosmosarekin batzen gaituen eta aldi berean geure buruarengandik bereizten gaituen fisio/fusio erreakzioetan sortzen da soinua, argia bezalaxe. Horrekin, uler daiteke egoneko bizitzaren eta hegan egitearen arteko konbinazioari esker zergatik eser naitekeen nire biolontxeloarekin, entzumen-esparruaren bazter urrunekoenetan eztanda egiten duten soinu bat eta pentsamendu bat sortzen ditudan bitartean. Pentsamenduak hegan egiten du, jotzen ari naizela soinuak hegan egiten duen modu berean. Horregatik, ondorioztatzen dut pentsamendua ez dela kognitiboa baizik eta atmosferikoa.»

Tim Ingold

Urriaren 23an jarraitu hitzaldia zuzenean streaming.tabakalera.eu webgunean.

 

Descripción Corta

Zergatik iruditzen zaigu pentsamendua isila dela? Thinking through the cello (Txeloaren bitartez pentsatzen) Tim Ingolden saiakera bat da, soinuari eta isiltasunari eta horrek pentsamenduarekin duen loturari buruzkoa. Horixe izango da antropologo britainiarraren hitzaldiaren gaia.


 

Temática
Autor-es
Invitados
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2018
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si