Informazio alternatiboa hedatzeko bidea izan da fantzinea. Alegia, ohiko komunikabideetan agertzen ez dena azaltzeko modua, eta bide batez, jende multzo baten grinak espresatzeko eta plazaratzeko euskarria. Fantzineak aldarrikapen puntua ere badu, ez beti politikoa edo soziala. Sarritan, besterik gabe, musika talde batzuentzako arreta eskatzea izan dute helburu.
Sare sozialak boga-bogan ditugun honetan, fantzineak ere badu izateko arrazoia, esate baterako eskoletan, geletan, eguneroko albisteetan ispilatzen ez diren jende multzoen artean. Ikusgarritasuna eta batez ere ukigarritasuna eman diezaiekeelako jende multzo horren gogoei, grinei, gustuei edota aldarrikapenei, bereziki talde gisa lantzen denean.
Geure lantegian, biltzen den jendearen artean eta talde gisa, gure informazio lerroak finkatuko ditugu, alegia gure fantzinean (edo fantzineetan) zeren berri emango dugun, eta horiek azaleratzeko modua bilatuko dugu, izan marrazki, testu, argazki nahiz bestelako efektuen collagea eginez.
Informazio alternatiboa hedatzeko bidea izan da fantzinea. Alegia, ohiko komunikabideetan agertzen ez dena azaltzeko modua, eta bide batez, jende multzo baten grinak espresatzeko eta plazaratzeko euskarria.