Rock my religion, Dan Graham, AEB, 1982-1984, 55' DCP JB EN, Azp ES
Ann Lee, Manchester (Ingalaterra) hiriko lantegi bateko langile alfabetatu gabeak sortu zuen Shaker erlijioa hemezortzigarren mendearen erdi aldera. Langileriaren arazoei aurre egiteko modua zela pentsatu zuen berak. Ezkontza heterosexualek lantegietan, gaizki ordaindutako lanak eginez esplotatzen zituzten ume goseti mordoa sortzen zuten. Bibliak agerian uzten zuen ezkontza heterosexuala Adánek Edenaren lorategian eginiko bekatuaren ondorio ez-naturala zela. Adán bisexuala eta osoa sortua izan zen. Jainkoak Gizona eta Emakumea zigortu zituen lan enajenatzaileak eta erditzearen torturekin. Ann Leek Jainkoaren emakumezko enkarnazioa zela uste zuen eta Kristo gizonezko enkarnazioa zela. Komunitate utopikoa sortu zuen, sexuaren auto-ukapenean oinarritua, gizon eta emakumeen berditasun zorrotza sustatzen duena eta eskulangintzatik eratorritako ekonomia eta ondasun komunalak zituena.
Rock-Klubak eta kontzertuak elizaren gisakoak dira, helduen munduaren aurkako santutegiak. Musika-tresna elektrikoek masari zuzendutako energia anarkikoa askatzen dute. Hirurogeita hamarreko hamarkada amaieran rock-taldeak familia handiak bezala bizi ziren hirietan eta elkarrekin bizitzeko aukera eskaintzen zuten autobusetan mugitzen ziren kontzertuetara, guztiak batera. Aire librean egiten ziren jaialdietan jarraitzaileak ere elkarrekin bizi ziren kanpin-dendatan.
Ann Lee, Manchester (Ingalaterra) hiriko lantegi bateko langile alfabetatu gabeak sortu zuen Shaker erlijioa hemezortzigarren mendearen erdi aldera. Langileriaren arazoei aurre egiteko modua zela pentsatu zuen berak.