Kutxa Kultur-ek diseinu- eta artisautza-azoka bat antolatu du, aurten Tabakalerarekin batera eta beti bezala Undermount-ekin ere, abenduaren 14an, 15ean eta 16an Kutxa Kultur Plazan eta Tabakaleran (0. solairua), .
Kutxa Kultur Market Red: Bihotza, bizia ponpatzen duen eta arteria bidez gorputzarekin konektatzen den organoa. Merkatua-bihotza-bizia, Kutxa Kultur Plazatik eta Tabakaleratik, kanpoarekin konexio-bide gorriak hedatzen dituena.
Kutxak sustatutako hirugarren Diseinu Azoka tematikoa da Kutxa Kultur Market, Gipuzkoako artistek diseinatutako eta ekoitzitako produktuak erakusteko euskarri izatea helburu duena.
Bitxigintza, moda, poltsoak, altzariak, puntua, estanpazioa, osagarriak, haurrentzako moda…eta beste disziplina anitz asko elkartuko dira Market edizio honetan.
Ordutegia:
Abenduak 14, ostirala // 17:00 – 21:00
Abenduak 15, larunbata // 11:00 – 21:00
Abenduak 16, igandea // 11:00 – 21:00
Egitaraua:
LARUNBATA
11:30 – Ioseba Olano: Saxofon
12:00 – Andrés Navascuez: Pianoa
13:00 – 15:00 – Arizonako Billy
17:45 – Nekane Mendizabal: Dantza garaikidea
18:00 – Ioseba Olano: Saxofon
18:30 – Andrés Navascuez: Pianoa
19:00 – Two Rubias: Dj
IGANDEA
12:00 – Nekane Mendizabal: Dantza garaikidea
12:30 – Joango: Bossa-nova
13:30 – 15:30 – Arizonako Billy
17:30 – Rojo Fuego: Mikroantzerkia Xabier Joseba Elizalde eta Asier Olaziregi
19:00 – GuilleGauGau: Dj
Kutxa Kultur-ek diseinu- eta artisautza-azoka bat antolatu du, aurten Tabakalerarekin batera eta beti bezala Undermount-ekin ere.