The Joycean Society, Dora García, Belgika, 2013, 53' DCP, JB EN Azp. ES
Dora Garcíak literatura unibertsalaren obra kriptikoenetakoa du oinarritzat: James Joycen Finnegans Wake. 1939an argitaratu zuten, idazlearen azken eleberria izan zen eta inkosnzientearen irudikapen literario bikainenetakoa, behin betikoa ez den hermeneutika inposatzen duen idatzi zirkularra.
Irakurle amateur talde bat hogeita hamar urtez aritu da elkarreki, ahots gora, irakurtzen. Behin eta berriro, eta berriro irakurri dute. Azken hitzera iristen direnean, hain enigmatikoa den “the” horretara, berriro ekiten diote lehen hitzarekin, “riverrun”. Testuak agorrezina dirudi, interpretazio amaiezina, irakurketaren izaera amaitu gabea. Irakurketa-gela honetatik kanpora munduak izateari utzi diola dirudi, edo agian, berari esker da.
The Joycean Society-k aipamen berezia jaso zuen Transcinema-n (PE).