23/01 19:30 Hitzaldi irekia. Z aretoa. Sarrera librea, aretoa bete arte.
Jolastuz, ikusmiratuz, menturatuz, haztatuz, probatuz eta nahastuz, berriz hasiz… Hala ikasten da haurtzaroan, begiratzeko eta ulertzeko denbora hartuz. Baina errendimenduaren gizartean, haurrak ere “hiper-aren erregimenaren” menpe daude: estimulu gehiegi, bukatzeko presa, kontsumo objektuen berehalako asebetetzea. Zer gertatzen da gaur haurtzaroarekin, haien “denbora hutsa” objektuz eta jardueraz betetzen dugunean? Arreta-patologiak antzematen dira, Arreta Galeragatiko eta Hiperaktibitateagatiko Asaldura (AGHA) izenpean bateratzen direnak.
Baina Jose Ramón Ubieto eta Marino Pérez Álvarezen ustez, diagnostiko horrek gure gizarteak haurrei eragiten dizkien eraginak patologizatzen ditu, buruko gaixotasuntzat sailkatuz. Eta, hala, gure bizimoduari buruzko hausnarketa kritiko bat egitea saihesten dugu. Existitzen da AGHA? Zertarako balio du diagnostikoarekin lotzen den medikazio berriak? Badago soluzio farmakologikoa ez den beste aukerarik, haurrei laguntzeko beste modu batzuk? Nola eten dezakegu hiper-aren erregimena eta berriz ere aspertu?
DOKUMENTAZIOA
Jolastuz, ikusmiratuz, menturatuz, haztatuz, probatuz eta nahastuz, berriz hasiz… Hala ikasten da haurtzaroan, begiratzeko eta ulertzeko denbora hartuz.