Nihon kaiho sensen: Sanrizuka (Invierno en Sanrizuka), Ogawa Shinsuke, Japonia, 1970, 141’ 16mm
“Gazteek aitzindarien espirituari buruz hitz egiten dute, lurra astintzen dute, tunelak irekitzen dituzte, beraien izatearen froga materiala lurrean bilatuz.”
Lau urteko gatazkaren ostean komunitateak bizi duen mehatxua kontatuz, Ogawak borroka horren erabateko adierazpen sakona egiten du eta pelikula epiko honetan nekazariak omentzen ditu. Bere zinemaren indar telurikoa dagoeneko badago Sanrizuka serieko bigarren film ezezagun honetan. Koloretan filmatua, pertsona horien erretratu onbera eta duina egiten du, autoritateari dion errefusa eta lurrari dion atxikimendua.
Aurkezpena: Ricardo Matos Cabo, zinema-programatzailea
Nihon kaiho sensen: Sanrizuka (Negua Sanrizukan), Ogawa Shinsuke, Japonia, 1970, 141’ 16mm