Garai aldakotarreko txoriak, Jose Mari Zabala, HD, 30' JB EUS, Azp. ES
Joxan Artzeren memoriari ordainekoa da «Garai aldakorretako txoriak». Izan nuen Joxan Artze ezagutzeko aukera. Zoria, hura ezagutu eta harekin aritzekoa. Gure bizitzon eta gure historiaren garai errepikaezin bateko urte zenbaitzuetan zehar, harekin jardunean egin genuen lan hasierako lehen liburu «isturitzetik tolosan barru» hartatik bertatik.
Konbentzimendua dut herri honek ez diola beste inoiz ere aurre egin beharko orduko hain une erabakior hari. Ez dituela beregain hartu beharko ordukoak halako erantzukizun eta ardura itzelak. Hain izan baitziren halakoak hartutako ardurak, hain horrelakoak izan baitira haiek utzitako aztarnak ondorengo belaunaldiengan, belaunaldion sentitzeko moduengan eta elkar entenditzekoengan.
Batek daki noiztik, ia betitik, hain errotuta, hain harro eta dominante azaltzen zen guzti-guztia aurretik eraman ahal izan zuen orduko ekaitz hark, eta haren begi-muinean egin eta ondu ahal izan zitzaion egungo kolektiboaren sentiberatasuna den horren haziari lekua tokia…
Jose Mari Zabala
Joxan Artzeren memoriari ordainekoa da "Garai aldakorretako txoriak".