Vermont kids, John Marshall, Roger Hart, Erresuma Batua, 1975, 58'
1975 urteko udan John Marshallek eta Roger Hartek Vermonteko herrixka batean aire librean jolasean zebiltzan umeak dokumentatu zituzten. Rogerrek Clarkeko Unibertsitatean tesia amaitu berria zuen haurtzaroaren geografiaren inguruan.
16mm-tan eginiko 13 orduko metrajeak Johnek eginiko ikerketaren zati bat hartzen du. Haurrek aire librean duten bizitzari buruzkoa, jolasak euren psikologiaren garapenerako duen garrantzia eta natura eta ingurunea ulertzeko daukaten modua jasotzen dira bertan. Beraien mundu pribatuetan erabat murgilduta dauden haurren toma luzeek, jolasean dabiltzanean darabiltzen konplexutasuna, sormena eta espontaneotasuna ulertzeko dokumentua paregabea osatzen dute.
Filmatu eta urtebetera BBCk Roger gonbidatu zuen haurren aire librean egiten dituzten sormen-ekintzen inguruko film bat egiteko. Johnen materiala erabilita osatu zuten BBCren Open Universityrentzat eginiko Play and Place: Transforming Environments programaren erdia baina gehiago, irudimenez betetako jolasak ikus daitezke bertan. Emisio egunean “Eguneko programa onena” hautatu zuen The London Times-ek eta oporretan zegoen BBCko zuzendariak filmaren ekoizleari deitu zion zorionak emateko.