Provas, Exorcismos, Susana Nobre, Portugal, 2015, 25'
Tren bat igaro da Alhandran, mendi eta errekaren artean. Óscarren berrogeita zortzi urtetik hogeita bost eman ditu lantegi beran eta nagusiaren solbentzia gabeziaren inguruko epaitegiaren erabakiaren zain dago. Ekoizpena geratuta dago eta ordaintzeko atzerapenak dauzkate, Óscar eta lankideak lanera joaten dira egunero euren lanpostuei eusteko helburuarekin. Lantegia itxiko dela jakinaraztean Óscar munduarekin baketu eta ondoko fabrikan hasiko da lanean.
Tempo Comum, Susana Nobre, Portugal, 2018, 64'
Lisboako apartamentu batean Martak bere alaba jaioberria zaintzen du errekuperatzen den bitartean. Lehen egun horietan senideak eta lagunak etorri zaizkio bisitan. Etxeko intimitatean euren ezkonbizitza, erditze, lehen ogibide, asmoen eta etorkizuneko planen inguruan mintzo dira. Sekuentzia desberdinetan zikloen garapena ikusi daiteke, ahots ezberdinek kontatuta. Martak bizi duen garaiarekin nahasten diren zatiak. Ezkonbizitza eta eguneroko errutinak Martaren barne-garapenaren barometroa izango dira.
Susana Nobre zinegileak aurkeztuta saio bikoitza.