The Girl with Two Heads, Betzabé García, Reino Unido, 2018, 13’
Annek bere burua filmatzen du bere telefono mugikorrarekin eta ispiluan bere gorputza aztertzen du; haren ama ere, Céline, ispiluan bere gorputzari begira ari da. Emakumezko gorputz eder eta eredugarriaren nolakotasunari buruzko aurkako idealak dituzte biek. Amaren, alabaren eta amaren mutil-lagunaren artean gatazka sortuko da agerian geratzen denean Annek bideo bat igo zuela Internetera, non borroka-klubean topless eginez entrenatzen ikus baitaiteke.
Nénette et Boni, Claire Denis, Francia, 1995, 103'
Boni, Boniface 19 urteko pizza banatzailea da. Marseilan bizi da eta portuan egiten du lan. Ama hilondoren ez du aitarekin, Felixekin, harremanik izan. Aitak zaintzen du Nénette, 15 urteko arreba. Boniren bizimodua errutina da, pizzak, ametsak, fantasiak. Maitemientzen da baina amodio horrek oraindik gehiago isolatu baina ez du egiten.. Zain bizi da, egunerokotasun monotono batean harrapatuta, ametsek baino ez diote ihesbidea ematen. Egun batean, Nénettek patioko hesiaren gainetik jauzi egin eta anaiaren etxera helduko da, gurasoek utzitako etxe txikia, eta anaiaren espacio pribatua hartuko du, bere indargunea, babesgunea den ametsen mundua.
Saio bikoitza zineman, Betzabé García eta Claire Denisen filmekin.