Imagen
Imagen
Descripcion

 Madrileko Goi Mailako Arkitektura Eskola Teknikoan burutu zituen arkitektura ikasketak eta doktore-tesia arkitekturan, berriz, Alacanteko Unibertsitatean. Elkarlanak egin ditu Francisco Alonso de Santos, Jose Maria Torres Nadal, Massimiliano Fuksas eta Andres Jaquerekin, beste arkitektoen artean. 2002 eta 2007 artean arkitekto elkartua izan zen Murtziako AdHoc estudioan.

1996tik 2005era arte Italian bizi izan zen, eta Erromako Università degli Studi «La Sapienza»n laguntzaile ibili zen. Hiriaz, arkitekturaz eta gizarteaz diharduten artikuluak argitaratu ditu zenbait aldizkari espezializatutan. Hitzaldiak eman ditu La Casa Encendidan, Medialab Pradon, Sevillako Unibertsitatean eta The Royal Danish Academy of Fine Artsen.

Irakasle gonbidatua izan da Iaacen (Bartzelona), Istituto Nazionale di Architetturan (Erroma) eta Xixoneko LaBoralen, beste instituzioen artean. Irakaslea da Alacanteko Unibertsitatean, eta bertan zuzentzen ditu Arkitektura Masterra eta Adierazpide Grafikoko Departamentuko i2 aldizkaria.
Cargo - Nota descriptiva
Arkitektoa
Tipo
Invitados