We Need to Talk About Kevin (Tenemos que hablar de Kevin), Lynne Ramsay, Reino Unido, 2011, 110'
Lionel Shiverren izen bereko liburuaren egokitzapena da, Lynne Ramsayk zuzendua eta Tilda Swinton protagonista duena, We Need to Talk About Kevin (Tenemos que hablar de Kevin) filma Agnès Vardak hautatu duen Gutun Zuria da.
Adrian Martin zine-kritikariak gorritik hitz egiten du pelikula honi buruz, flashback-ak eta Alien eta zuzendariaren inguruan Asia Argento, Virginie Despentes, Kubrick edo Kieslowskirekin elkarrizketan.
Evak bere anbizioa eta ibilbide profesionala alde batera utzi zuen Kevinez erditzeko. Amaren eta semearen arteko harremana zaila izan zen hasieratik. Kevinek 15 urte betetzean komunitatearentzat irrazionala eta barkaezina den zerbait egingo du. Eva bere samina eta ardura sentipenen aurka borrokatu beharko du. Maite izan zuen noizbait bere semea? Kevinek egin zuenetik zenbat izan zen amaren ardura?
“Ramsayk gauza bat erdigunean ipintzea erabaki du, beste guztiaren gainetik: Evaren figura, ohiko emazte eta ama ereduarekin bat ez datorrena, eta hortaz, gizartearen begitara emakume heldu gisa hartua izateko duintasunik gabea. Pelikularen eskeman Evaren desio boteretsuen garrantzia (ihes egin, nerabezaroko eta bere maitasunaren extasia berriz bereganatu eta “bere gela propioa” edukitzeko nahia) ukatu edo ikusi nahi ez dutenek eta, era berean, bere gorrotoaren indarra (amaren roll-agatik, Kevinek etengabe eragindako fustrazioagatik eta batzutan Kevin berak sortzen dionagatik) lan hau hain indartsua eta esanguratsua egiten duten arrazoiak ukatzen ari dira”, Adrian Martin.
2011: BAFTA sariak: Pelikula britainiar onena, zuzendari onena eta aktore onena (Swinton) sarietarako hautagaia
2011: Cannesko zine-jaialdia: Sail ofizialean lehiatzeko hautatua.
We Need to Talk About Kevin (Tenemos que hablar de Kevin), Lynne Ramsay, Reino Unido, 2011, 110'