Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Monrovia, Indiana, Frederick Wiseman, AEB, 2018, 143'

Film hau proiektatuko dugu Tabakaleran hauteskunde orokorren egunean, bai. Monrovian, Indianako herri txiki batean, herritarren % 97 baino gehiago zuria da. Amerika sakonean dago kokatuta: Estatu Batuetako presidentziarako hauteskundeetan, biztanleen % 65 baino gehiago Donald Trumpen alde zeudela erakutsi zuten. Nolakoa da toki horretako egunerokoa? Zein balio nagusitzen dira hiri handietako mugimendu sozial eta kulturaletatik guztiz bakartuta dauden herritar kontserbadore horiengan?

Frederick Wiseman dokumentalista gure pantailara itzuli da bere herrialdeko egoeraren gaineko erretratu zehatzetako batekin. Eta 50 urte baino gehiagoko ibilbidean erakutsi duen moduan, kontua begiratzea da: ezkontza bat, ehorzketa bat, herriko batzordeko bilerak, merkatuetarako bisitak, armen salerosketa, familien etxeetako portxe lasaietan zintzilikatutako banderak… Pixkanaka, aitzindarien “ordena” gogora ekartzen duen dinamika klasiko horrekin lotutako irudi bat sortuz doa: landakoa, komunitatea, betebeharra, bizitza espirituala, benetako balioak, familia… Baina hori Wiseman bat da, ezin dugu ahaztu, eta irudi idiliko eta lasai horrekin batera, beste erretratu konplexu bat ere aurkitzen dugu: aurrerabideari zaion beldurrak balio du azaltzeko (ezjakintasunez, matxismoz eta manipulazioz beteta), zer dagoen zenbait politikari boterera iritsi izanaren atzean. Has dadila zenbaketa.

Descripción Corta

Frederick Wiseman dokumentalista gure pantailara itzuli da bere herrialdeko egoeraren gaineko erretratu zehatzetako batekin. 

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2019
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Frederick Wisemanen filma
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si