Teknologia eta fabrikazio sakabanatuaren heltzeak, ikasteko, diseinatzeko eta fabrikatzeko ditugun moduak aldatzen ari da. Hau dela eta, laborategiaren testuinguruan garrantzitsua zirudien ehungintzarekin esperimentatzeko gune bat sortzea eta horregatik 2017ko urtarrilean Ehungintza esperimentalaren inguruko lantalde irekia jarri zen abian. Lantaldea asteazkenero elkartzen da Hirikilabsen ehunen inguruan, laser mozketa, 3D inpresioa, elektronika, binilo mozketa edo bordatu digitala bezalako tresnek eskaintzen duten aukerekin esperimentzeko helburuarekin. Lantaldea ikasteko eta egiteko gogoa duen edozein pertsonarentzat irekia dago.
Lantegi multzo honetan Hirikilabsen dagoen ehungintza txokoan topa daitezken tresna eta teknika ezberdinen inguruko hastapen saioak egingo ditugu, gunea eta lantaldea interesa duten pertsona berriei hurbiltzeko helburuarekin, etorkizunean ere pertsona hauek gunea nahieran erabil ahal dezaten.
Bigarren saioa laser mozketaren inguruan izango da.
Teknologia eta fabrikazio sakabanatuaren heltzeak, ikasteko, diseinatzeko eta fabrikatzeko ditugun moduak aldatzen ari da. Hau dela eta, laborategiaren testuinguruan garrantzitsua zirudien ehungintzarekin esperimentatzeko gune bat sortzea eta horregatik 2017ko urtarrilean Ehungintza esperimentalaren inguruko lantalde irekia jarri zen abian.