Arretaren ekonomia, kontzentratzeko gaitasunik eza, distrakzio handiko armak, adimenen googlelizazioa: argitalpen kritiko askok salatu dute gaur egun jasotzen ditugun irudi eta informazio guztiek (telebistan, Interneten, bideo-jokoetan…) arretaren defizit patologikoa sortzen dutela, batez ere gazteen artean.
Hitzaldi honetan, Yves Citton pentsalari frantsesak gai horien guztien ikuspegi orokor bat emango digu, egungo kexen kontrakoa. Noski, gure arreta gehiegi eskatzea arazo bat da eta aintzat hartu behar da gure analisi ekonomikoetan, erreforma pedagogikoetan, hausnarketa etikoetan eta borroka politikoetan. Baina mundu digitalaren etorrerak ez gaitu kondenatzen kirten bihurtzen gaituen distrakzio batera.
Nola bideratu dezakegu gure arreta? Zeri jarri behar diogu arreta? Denok ikasi behar al genuke gure arreta-baliabideak “administratzen”, “lehiakorragoak” izateko? Edo arreta gehiago jarri behar al genioke elkarri eta gure ingurune existentziala mehatxatzen duten ingurumen-erronkei (klimatiko eta sozialei)?
Yves Cittonek bigarren bidea defendatzen du eta “arretaren ekologiarako” zenbait gako ematen ditu, zanpatzen ari zaigun gehiegizko estimulazioaren alternatiba gisa. Espero dugu hari entzuteko tarte bat hartzea...
Yves Citton literatura-irakaslea da Grenobleko Unibertsitatean, eta Multitudes aldizkariaren zuzendarietako bat. Hitzaldi honen gaiari buruzko lan ugari argitaratu ditu; besteak beste, hauek (frantsesez): Arretaren ekologiarantz (Le Seuil, 2014) eta Arretaren ekonomia: kapitalismoaren horizonte berria? (La Découverte, 2014)
Yves Cittonek bigarren bidea defendatzen du eta “arretaren ekologiarako” zenbait gako ematen ditu, zanpatzen ari zaigun gehiegizko estimulazioaren alternatiba gisa. Espero dugu hari entzuteko tarte bat hartzea...