Entre dos aguas, Isaki Lacuesta, Espainia, 136'
Isra eta Cheíto bizitzan bide oso ezberdinak hartu dituzten bi anaia dira. Isra kartzelatik ateratzen denean eta Cheítok Marinan misio luze bat bukatzen duenean, biak Isla de San Fernandora itzuliko dira. Bi anaien topaketak euren aitaren heriotza bortitzaren oroitzapena berpiztuko du; beraien bizitzarekin bakeak egiteak bi anaiak elkartuko ditu. La Leyenda del Tiempo egin eta hamabi urte beranduago Isaki Lacuesta San Fernandora itzuliko da.
Zuzeneko musikak lagundutako proiekzio-saio honetan, nazioarteko panoraman funtsezkoa den beste artista kamaleoniko bat izango degu Isaki Lacuestarekin batera: Raül Refree eszena garaikideko musikari eta ekoizle garrantzitsuenetakoa da. Bere karreran Rosalía, Lee Ranaldo, Christina Rosenvinge, Niño de Elche, Silvia Pérez Cruz, Kiko Veneno, Mala Rodríguez, Fermín Muguruza, María Rodés edo Albert Plarekin egin du lan besteak beste.
Gonbidatuak: Isaki Lacuesta y Raül Refree
JAIALDIAK ETA SARIAK
- Donostiako Zinemaldia: URREZKO MASKORRA – Pelikula onena
- Mar del Platako zine jaialdia: ASTOR DE ORO saria– Pelikula onena
- Mar del Plata cine jaialdia: ASTOR DE PLATA saria – Aktore onena
- Goya 2019 sariak: Pelikula onenaren saria irabazteko eta aktore onenari saria irabazteko aukeratua.
- Forqué 2019 sariak: Fikziozko pelikula luze onerari saria irabazteko aukeratua
- Feroz 2019 sariak: SARI BEREZIA
- Gaudí 2019 sariak: 9 hautagaitza, pelikula onenarena barne– 7 GAUDÍ irabazi zituen, PELIKULA ONENA ere bai.
La Leyenda del Tiempo egin eta hamabi urte beranduago Isaki Lacuesta San Fernandora itzuliko da.