Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Imagen
Información
Texto Apartado

 

 

La ciudad oculta, Víctor Moreno, Espainia, 2018, 80'

Gonbidatua: Víctor Moreno, zinemagilea.

Aurreko filmean, Edificio España (2012) izenekoan, Víctor Moreno zinemagileak hiriburuko eraikin enblematiko baten memoria arkitektoniko eta soziala erretratatu zuen; artistaren lan berria ere Madrili eta bertako urbanismoari buruzkoa da, baina oraingoan alderdi ezezagun bat landuko du: hiriaren lur azpiko eremua.

Teknikaren ametsak, espazio siderala esploratzeko erabiliak, kontrako mugimendua ere eragin du: lur azpiko mundua irekitzea. Hiri modernoaren azpian, galeriak, tunelak, hodiak, estolderiak, argi-, ur-, gas- eta telefono-hornidurak, garraio-sareak eta lur azpiko geltokiak, aisialdirako eta kontsumorako guneak eta abar hedatzen dira. Ikusten dugun hiria sare erraldoi horren gainean eraikita dago, eta haren mende dago; espazio funtzional eta funtsezkoa da, baina baita esparru sinboliko bat, esfera ezkutu bat ere: hiriaren alde inkontzientea.

“Lehen aldia zen hiri baten lur azpiko espazioa bisitatzen nuela, baina aspalditik nuen lurperatutako unibertso hori deskubritzeko nahia. Mundu ezkutu horretan barneratzearen alderdi positiboa zen oso gutxitan filmatutako toki bat erretratatzeko aukera izango nuela. Horrek aukera eman zidan ulertzeko bertan gertatzen zena abagune bikaina zela sortzeko eta eraldatzeko. Hau da, hiri handi baten lur azpiko unibertsoari buruzko iruditegirik ia ez da existitzen; hori dela eta, esploratzaile bat bezala sentitu nintzen lur ezezagunean. Horrek Michel Foucaulten heterotopiaren kontzeptuan pentsatzera eraman ninduen, existitzen diren baina gugandik oso gertu egon arren ezagutzen ez ditugun espazioekin lan egitearen ideiari buruz pentsatzera, alegia. Premisa horretatik abiatuta, azken finean naturari konkistatu diogun lurralde bat den horren esanahi sakona zein zen pentsatu nuen.

Planteamendu teoriko horretatik abiatuta, metropoliaren gorputza indarrez irekitzen eta hor barruan haren arima bilatzen saiatu nintzen. Ia-ia hegazti baten hegaldia bezalaxe, nire ustez egungo arazoen zati handi bat kondentsatzen dituen toki batera hurbildu nintzen. Ikusi nuen mundua sakonki gizatiarra zen, baina gizatasunik ez duen espazio gisa aurkezten digute. Gizakiak aldatzeko gaitasun oro galdu izan balu bezala, betiko haren sorkuntzan disolbatuta egongo balitz bezala. Geure munduan zehar egindako bidaia hori oinarri hartuta (azken finean, hiri handi baten inkontzientea da), filmak hiri sinfonia baten forma hartu zuen.

Kamerak mugimendu leun eta kulunkari batekin egiten du aurrera, eta muntaketak ikusleari non dagoen ahaztu arazten dio. Era horretan, ametsen iruditegiarekin lan egin nahi nuen, nolabait; eszenak benetakoaren eta irudimenaren, dokumentalaren eta zientzia fikzioaren, kontzientearen eta inkontzientearen arteko dantza bihurtu nahi nituen.

La ciudad oculta noraezean mugitzen da, ez soilik espazio jakin batean, baizik eta baita gogo aldarte batean ere. Aluzinazioak eragindako bidaia bat esploratu gabeko lurralde batean. Eta filma proposamen esperimental bat da. Tunel ilun batera ateratzeko eta gure amildegia deskubritzeko gonbidapen bat, altzairu eta hormigoizko bobeden azpian bizitzen tematzen bagara ere. Badirudi soilik naturak gera dezakeela gure kontrolatzeko beharra”.

Víctor Moreno.

Descripción Corta

Hiri modernoaren azpian, galeriak, tunelak, hodiak, estolderiak, argi-, ur-, gas- eta telefono-hornidurak, garraio-sareak eta lur azpiko geltokiak, aisialdirako eta kontsumorako guneak.

Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2019
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Víctor Morenok aurkeztuta
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si