High Life, Claire Denis, Frantzia, 2018, 110'
Claire Denis zuzendariari eskaini diogun fokuaren azken saio honek zirkulua osatuko du. Joan den irailean Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatu zen High Life filma eta zinegileari eskaini diogun atzerabegirakoaren abiapuntu izan zen. Bederatzi hilabete beranduago, pelikula berak emango dio amaiera.
Espazio sakona. Gure eguzki-sistematik harago. Monte eta haren alaba txikia, Willow, elkarrekin bizi dira espazio-ontzi batean, erabat isolatuta. Monte gizon bakartia da, autodiziplina zorrotzaren bidez babesten du bere burua desiratik –berea nahiz besterena– , eta borondatez kontra izan zuen alaba. Haren esperma Boyse, neskaz erditu zen emakume gaztea, intseminatzeko erabili zuten. Preso talde bateko kide ziren: espazioko konbiktuak, heriotza-korridoreko presoak. Lurretik gertuen dagoen zulo beltzerako misioan bidalitako akuriak. Orain, Monte eta Willow bakarrik geratu dira. Eta Monte aldatu egin da. Alabaren bitartez, lehenengo aldiz, maitasun ahalguztidunaren sorrera biziko du. Willow hazi egingo da, neska gazte eta ondoren emakume gazte bihurturik.
Espazio sakona. Gure eguzki-sistematik harago. Monte eta haren alaba txikia, Willow, elkarrekin bizi dira espazio-ontzi batean, erabat isolatuta.