Ina Weisse alemaniar zinemagilearekin solasaldia egingo dugu irailaren 23an; Das Vorspiel (The Audition) aurkeztu ondoren, ikasleekin iritziak trukatuko ditu. Zinemagilearen bigarren filma da eta Sail Ofizialean Urrezko Maskorra lortzeko lehian izango da; lehenengoa, Der Architekt (The Architect), Berlingo zinema-jaialdian proiektatu zen.
Ina Weissek (Berlin, 1968) ibilbide luzea egin du aktore-lanetan, batez ere, telebistan. Das Ende einer Nacht (2012) filmari esker, Alemaniako telebistaren emakumezko aktore onenaren saria irabazi zuen eta Ein großer Aufbruch-ek (2015) Adolf Grimme saria eman zion. 2000an eta 2002an Zuzendaritza ikasi zuen Hanburgoko Unibertsitatean. Bere graduazio-film laburrak, Alles anders-ek, First Steps saria irabazi zuen Alemanian 2002an. Bere lehenengo film luzea, Der architekt, 2009ko Berlinalen estreinatu zen eta gidoi onenaren saria irabazi zuen Max Ophüls zinema-jaialdian. Das vorspiel (Sail Ofiziala) zuzentzen duen bigarren film luzea da.
Ina Weisse alemaniar zinemagilearekin solasaldia egingo dugu irailaren 23an; Das Vorspiel (The Audition) aurkeztu ondoren.