Yannick Bellon: Yannick Bellon, Frantzia, 110’, DCP, JB FR, Azp. EU
Goëmons (1948)
Béniguet uhartean, algekin lan egiten duten langileen bizimodua gogorra da… Yannick Bellonen lehenengo film laburra. Nazioarteko Sari Nagusia irabazi zuen Veneziako Jaialdian, 1948an.
Colette (1950)
Colette idazleari buruzko irudi liluragarria. Leihoaren ondoan eserita dagoela, oroitzapenak etortzen zaizkio, eta non bizi izan zen erakusten digu, bere katuak, Jean Cocteaurekin izan zuen adiskidetasuna, literaturarekiko izan zuen maitasuna, eta jendea eta bizitza ikusteko zuen modu jostaria.
Un matin comme les autres (1956)
Gerra bukatu eta hamar urtera, Parisko eskualdeko hiri industrial batean, kaleratzeko zorian dauden behartsu talde bat defendatuko du Janine Alix irakasle gazteak…
Zaa, petit chameau blanc (1960)
Tozeur oasiko (Tunisiako hegoaldea) mutiko bat da Aïdi, eta gamelu zuriaren kume bat da haren lagun mina…
Yannick Bellon zuzendariaren film laburren proiekzioa.