Zinetika dantzaren eta ikus-entzunezko arteen, gorputzaren eta teknologiaren arteko harremanak aztertzen dituen diziplina anitzeko jaialdia da; elkarren artean sortzen da, arte-esperientzia desberdinen bila. Jaialdiak bideodantzari buruzko proposamenak, performanceak, masterclassak eta gai horren inguruko lantegiak jasotzen ditu. Horrela, Zinetika kultura-esperientzien plataforma bilakatzen da, hainbat arte-arlotako eta hainbat jatorritako erakundek eta sortzailek partekatua; tokian tokikoak izan, nahiz nazioartekoak izan.
OPEN SCREEN
Nine Rooms, Laia Santanach, Ignasi Castañé. 4 min. 45 sec. 2019. Espainia
Espazio berean elkarrekin bizi diren 9 pertsona ospetsu. Bizikidetzaren egunerokotasunak eta bizikidetza horren zailtasunak beste zerbait bihur daitezke beste nolabait.
Carriage Return, Fenia Kotsopoulou, Daz Disley. 1 min. 2017. Erresuma Batua
Hartualdi bakarra da, non kamerak dantzariari jarraitzen dion eta dantzariak kamerari jarraitzen dion, eta biek zirkuluak marrazten duten memorien mahaiaren inguruan. Antzinako gramofonoak eta bere erritmo errepikakorrak ere beste mugimendu zikliko bat sortzen dute. Marra zuzenik existitzen al da?
But First, Erin Brown Thomas. 5 min. 22 sec. 2018. Amerikako Estatu Batuak
Burua zuzen jartzeko unea da. Dantza-film hau San Francisco Dance Film Festival jaialdiaren urteroko Co-Laboratory programaren barruan egin da, National Center for Choreography-rekin lankidetzan, Akron Unibertsitateko Dantza Laborategian. Zinemagile bat eta koreografo bat elkarrekin jarri dira astebetean dantza-film labur bat egiteko.
AMORFOS, Nadine Holguín. 9 min. 2018. Kolonbia
AMORFOS, aniztasun zabaleko etniatan bat egindako gorputz hiritarrak dira. Hiriak sortzen dizkigun sentimenduak dira, ibilbide zorabiagarriak, bidegurutzeen eta ezusteko topaketen trazuak dira, dantza bihurturik eta amore emateaz askatzen gaituztenak.
Wild-er-ness. Ana Baer, Heike Salzer. 6 min. 23 sec. 2019. Erresuma Batua
North Yorkshire Moors-en ugaritasunarekin inspiratu ondoren, WECreate Productions erakundeak espazioa berriz ere esploratzeari ekin dio. “Wild- er-ness” guneko site specific-aren nahasketa bat da, hertsiki lotzen dena bideo-dantzarekin.
Waves, Vojtech Domlatil. 3min. 2017. Txekiar errepublika
Behatzaile batek adimena argitzen eta baliabideak murrizten baditu denborarekin eta espazioarekin lan egiteko soilik, pixelazio-estasira iritsiko da, eta horrez gain, "olatua"-rekin bat egiten badu, bere egiteko erarekin erabat xurgatuta izango da. Paisaia txekiarraren pixilazioe ez-narraziozkoa.
SAIL OFIZIALA
El infierno de los amantes crueles, Alejo Levis. 4 minutos. 2019. Espainia
"El infierno de los amantes cureles" Decameronen protagonistetako baten, Nastagio Degliren, historiatik abiatzen da; zehazki, Boticellik nola kontatu zuen haren taulak koadroa. Honek Rávenako gazte Nastagio degli Onestiren maitasun-gorabeherak kontatzen ditu. Gazteak ez du bere maitearen maitasunik jasotzen.
Salt Water, Abe Abraham. 5 min. 45 sec. 2018, Amerikako Estatu Batuak
Salt Water filmak gertakari naturalen indarraren eta egonkortasuna izateko dugun premiaren eta gogoaren arteko kontrastea aztertzen du.
Cultes, (LA)HORDE, Marine Brutti, Jonathan Debrouwer, Arthur Harel. 15 min. 32 sec. 2019 Frantzia
Film honek gurtza-adierazpen zehatz bat atzematen du: praktika eta emanaldi erritualak, masa-bozkario bat eta masa kontsumitzaile bat. Hainbat galdera planteatzen ditu: bizi al ditzakegu, oraindik ere, esperientzia espiritualak, santutegi kontsumista berri hauetan? Esperientzia subertsibo propioa sortzen duten ikusleek masa osatzen duten gizabanakoen besteko arrakasta izaten al dute?
Choreoscope-rekin lankidetzan
Monsters, Silja Julie Chabilan, Marine Lemoine, Tiffanie Pierrot, Alejandra Vaughan. 2 min.50sec. 2018, Frantzia
Film-dokumental laburra zuri-beltzean. Honen ardatz nagusia da kamera aurrean dauden hiru pertsonen esplorazio positiboa, adierazpen intimista baten bidez, gure inperfekzio fisikoen edo "munstroen" arteko erlazioa eta nola ikasi dugun haiekin bizitzen modu batera edo bestera.
Sisters, Daphne Lucker. 15 min. 2018, Herbehereak
Hiru ahizpa desegindako etxe batean bizi dira. Elkarren menpe bizi dira eta elkarrekin daudelako bizirauten dute. Baina beren arteko maitasuna nahikoa sendoa al da ingurune ilun horiek gainditu ahal izateko?
Choreoscope-rekin lankidetzan
Zinetika 2019 jaialdian ikusgai izango diren pelikulen hautaketa.