Zein ibilbide erabiltzen ditut atzerriko merkatuetan nire bezeroei, egungoei edo potentzialei, heltzeko? Ba al daukat kolaboratzailerik nire xede merkatuan? Nazioarteko proiekzioa errazten duen sare baten parte al naiz? Nola aprobetxatu dezaket, lankidetza eta aliantzen bidez, nazioarteko proiektuek eskaintzen dituzten aukerak?
Galdera horiei erantzuna emateko, “Banaketa, Kolaborazioak eta Nazioarteko Sareak” jardunaldian, nazioartekotze ikuspegiarekin atzerriko merkatuetara iristeko ibilbide desberdinak ezagutu ahal izango dituzu, bai eta aliantzak sortzeko eta enpresen arteko lankidetza estrategiak garatzeko aukera izango duzu.
KSIatea programaren barneko prestakuntza jardunaldi honetan, non nazioartekotze adituak egongo diren, zure kultura edo sormenezko jarduera nazioartekotzeko arreta jarri behar diezun bideei buruz hausnartuko da, produktu / zerbitzuari, zuzendutako merkatuari, zure erakundeari eta zure giza-taldeari dagokionez.
Behin-behineko programa:
- 09:45 Parte-hartzaileen erregistroa
- 10:00 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena (IDOM/Tabakalera)
- 10:15 Sareak eta aliantza estrategikoak
- ¿Zer dira?
- ¿Zergatik dira garrantzitsuak?
- Motak: sare formalak eta informalak
- 11:15 Nazioartekotzerako enpresa arteko lankidetza
- Tamainaren arazoa
- Nola negoziatu lankidetza arrakastatsua
- Ezinbesteko baldintzak
- Europako proiektuetan lankidetzan aritzeko aukerak: Europa Creativa
- 12:15 Kasu erreala (gonbidatutako erakundea, konfirmatzeke)
- 12:45 Q&A
- 13:00 Jardunaldiaren amaiera
KSIatea programaren barneko prestakuntza jardunaldi honetan, non nazioartekotze adituak egongo diren, zure kultura edo sormenezko jarduera nazioartekotzeko arreta jarri behar diezun bideei buruz hausnartuko da.