19:00 Light Music, Lis Rhodes, Erresuma Batua, 1975 - 1977, 25’, 16mm Z aretoa
Lis Rhodes sortzaile eta zinegile ingelesaren lanaren inguruko saioa antolatu dugu bere idatzien antologia argitaratu berria dela aitzakia hartuta. María Palacios Cruz (Elias Querejeta Zine Eskola) izan da edizio lana egiteaz arduratu dena eta The Visible Press-ek eman du argitara. Light Music (1975-1977) zine hedatuaren adibide bikainenetakoaren aurkezpen berezia dakar antologia horrek.
Light Music lanean soinua eta irudiaren arteko erabateko korrelazioa proposatu zuen Lis Rhodesek: "ikusten dena entzuten da". Izaera ludiko eta parte hartzailea duen lanak bi proiekzio-pantailen artean kokatzen den publikoa kontua hartzen du hasieratik. Adierazpen feminista ere bada, musika klasiko europarrean emakumeen falta agerian uzten duena. Aldi berean proiekzioa, instalazioa, performancea eta kontzertua da Light Music, lengoaia zinematografikoa abiapuntu hartuta, berau hedatu eta galdekatzen duen "pelikula" zinea eta bestelako arteen harremanarekin batera.
19:30 "Light Music" ikusi ondotik María Palacios Cruzek gidatutako solasaldia eta "Telling Invents Told" liburutik zenbait pasarte irakurriko ditugu saio honetan. Zinea
"Light Music" ikusi ondotik María Palacios Cruzek gidatutako solasaldia eta "Telling Invents Told" liburutik zenbait pasarte irakurriko ditugu saio honetan.