Zientzia bizi eta esperimentatzeko gazteei zuzendutako lantaldea da Zientzia ez da fikzioa. Biologia, kimika edo fisika proiektuak landuko ditugu bertan eta eguneroko errealitatearekin lotura duten esperimentuak egingo ditugu.
Edizio honen helburua zientzia-ginkana kolektibo bat sortzea izango da, ondoren saio publiko batean martxan jarriko duguna. Horretarako lantegian parte hartuko duten gazteek zientziaren inguruko hainbat lanketa egin beharko dituzte, ondoren ginkanarako frogak prestatu ahal izateko.
Aurreko saioetan bezala, honakoan ere haurren kuriositatea bultzatzea, zientziarekiko harra sorraraztea eta hainbat zientzia gairen inguruan galderak planteatzea da xedea. Elhuyar Zientzia Fundazioaren BiziLabe programa eta zientzia ikerlari baten laguntza izango dugu.
Saioak: azaroak 15, 22, 29 eta abenduak 13 (izena behin eman beharko da saio guztietan parte hartu ahal izateko).