Komiki narratiba sortzeko oinarrizko gakoak ematea da saio honen helburua, istorio ezberdinak estilo koherente eta profesionalean sortuko direlarik. Lantegia, komikiak sortzen ikasi edo komikigintzan duten ezagutza areagotu nahi dutenentzat dago zuzenduta. Nagusiki praktikoa izango da eta teorian oinarritutako ariketen bitartez gauzatuko da. Partehartzaileei teknika ezberdinei buruzko ezagutzak emango zaizkie, bai tradizionalak bai digitalak.
Lantegiaren egitura:
Aurkezpen teorikoa
Komiki esperimentalaren sorkuntzarekin harremandutako hainbat kontzeptu aurkeztuko dira: narrazio multilineala, ediziorako formatu alternatiboak, istorioen edukiontziak, testu eta irudiaren arteko harreman berriak...
Proposamen praktikoa
Dinamizatzaileak lantaldean egiteko proiektu bat proposatuko du aurretik landutako gaiak garatzeko. Honen helburua, narrazio moldeak garapen praktiko baten bitartez ulertzea izango da.
Erremintak
Dinamizatzaileak emango duen paper-erretikula baten gainean garatuko da lan praktikoa, eta jarraian, sortutako materiala eskaneatu egingo da amaierako muntaia aurrera eraman ahal izateko.
Komiki mundua maite baduzu, zure lanean garapena behar baduzu edota hasiera puntu bat, ezin duzu lantegi hau galdu.
Komiki narratiba sortzeko oinarrizko gakoak ematea da saio honen helburua, istorio ezberdinak estilo koherente eta profesionalean sortuko direlarik.