Irudi arkitektoniko batetik abiatuta, espazio berriak sortuko ditugu eta fanzine batera eramango ditugu.
Arkitektura-liburu bat ikustean, irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duela esan dezakegu, marrazkia eta argazkiak testua baino gehiago baitira. Ez da forma eta eduki oreka kontua. Arkitektura-argazkiak, hitzek deskribatzen ez dituzten giroak kontatzen ditu.
Lantegi honen bitartez fanzine itxurako kontakizun kolektiboa eraikitzea proposatzen dizuegu, filmek, telesailek, liburuek edo publizitateak eraikitzen dituzten arkitektura irudietatik abiatuta.
Liburutegiaren arlo tematiko desberdinak arakatuz eta eskura ditugun tresnak baliatuz, liburu-bildumetan arakatzera animatzen zaituztegu, eta gure kontakizun grafikoak sortzen lagunduko diguten irudi ederrak ateratzera, hobeto ezagutzen eta esperientzia arkitektoniko bat partekatzen lagunduko digutenak.
Lantegiaren egitura:
-Sarrera eta aurkezpena. Banakako kontakizun txikien irudiak, egileak eta protagonistak hautatzea. Marrazkiekin egingo dugu lan, gardenkiak, testura desberdinak eta paperezko koloreak erabiliz.
-Collagea, kolorea eta testuen idazketa. Orrialdeen osaera. Lan guztien bilketa. Emaitza gisa fanzine arkitektoniko bat osatuko dugu, talde-lanean sortua.
Irudi arkitektoniko batetik abiatuta, espazio berriak sortuko ditugu eta fanzine batera eramango ditugu.