O som ao redor, Kleber Mendonça Filho, Brasil, 2012, 131’
Brasilgo Recife hiriko auzune bateko biztanleak segurtasunik gabe sentitzen dira, eta haiek babestuko dituen enpresa bat kontratatzen dute. Komunitate erlatiboki lasai bateko kideen artean nagusitu den mesfidantzaren aurka borrokatu nahi duen ekinaldi horrek haien kaleetako bizitza aztoratzen du, egunerokotasunak laster bere norabidea aurkitzen duen arren. Bi seme-alabaren ama gazte batek ez ditu ondoko etxeko txakurraren zaunkak jasaten, gazte maitemindu bat bere maitearen autoa nork lapurtu zuen jakiten saiatzen da, gaizkile batek bere irudia garbitu nahi du, gizon dirudun batek bere ondasunak babestu nahi ditu eta etxeko laguntzaile batek, zentzu onenean, egoeraz gozatzen du. Kleber Mendonça Filho errealizadore brasildarraren lehen film luze honek gizabanakoak isolatzen dituzten horma eta ate batzuen barruko eta kanpoko soinuak, pertsonen arteko harremanak eta bizirauteko modua zeharkatzen ditu.
Brasilgo Recife hiriko auzune bateko biztanleak segurtasunik gabe sentitzen dira, eta haiek babestuko dituen enpresa bat kontratatzen dute.