Bisitok erakusketei begirada esperimental ezberdinak emateko aukera eskainiko digute. Bestelako interpretazioei ateak irekitzeko asmoz, erakusketa aretoetan espero gabeko topaketak eragingo ditugu artista, zientzialari, historiagile, diseinatzaile, hezitzaile biologo, musikari eta abarren laguntzarekin. Hauek erakusketa bakoitzaren gaineko euren ikuspegi pertsonalak helaraziko dizkigute.
Sahatsa Jauregi artistaren eskutik orain diseinua! euskadi eta industria erakusketara bisita esperimentala proposatzen dugu. Proposamen hau bi geldialdik osatuko dute. Lehena, erakusketan zeharreko ibilbidea artistaren unibertso artistikotik abiatua, Maria Jesus Fombellida "Tatus"zuzendariaren Aizkora film laburraren proiekzioak jarraituta. Bigarren saioa, otsailak 5an “ Hachas Jauregi” Urnieta-ko lantegira bisita bat izango da.
Saioak:
Urtarrilak 29 (18:00) > Izena eman
Otsailak 5 (18:00) > Izena eman