EMAKUMEA ILARGIAN / LA MUJER EN LA LUNA –Frau im Mond– Fritz Lang, Alemania, 1929, 161' JBA ES-EUS
* Musika zuzenean: Javier Pérez de Azpeitia (pianoa).
* Aurkezpena: Ane Sarasola [Fisikaria; Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU); Donostia International Physics Center (DIPC)]
Duela hogeita hamar urte, lankideek barre egin zioten Georg Manfeldt irakasleari esan zuenean urre gehiago zegoela Ilargiko edozein menditan Lurrean baino. Orain, hogeita hamar urteren buruan, Wolf Helius-ek Manfeldtek esandakoari heldu dio berriz, eta Ilargira joateko suziri bat eraikitzen saiatzea erabaki du. Jende gehiago ere bildu da pixkanaka proiektura. Urrearen merkatua kontrolatzen duen enpresa batek hartu du proiektua finantzatzeko ardura, baina asmo ilun bat du atzean: Lurreko urre-eskaintza kontrolatzea.
Duela hogeita hamar urte, lankideek barre egin zioten Georg Manfeldt irakasleari esan zuenean urre gehiago zegoela Ilargiko edozein menditan Lurrean baino.