Lau egunez (uztailak 21, 22, 23, 24) gure osagarrien diseinu proiektua garatuko dugu: inpresio sistema desberdinak ikusiko ditugu, erabilera eta proiektu aipagarrienak aztertuko ditugu, materialak miatuko ditugu…
Lantegi honen helburua 3D inpresioaren mundura ikuspuntu berri batekin gerturatzea da, objektu apaingarri txikien diseinutik hasi (giltzarriak, lepokoak, belarritakoak, paparrekoak…) eta teknika honekin sortzen jarraitu ahal izateko oinarria eskuratu arte.
Ez da aldez aurretiko ezagutzarik eduki behar, zure apaingarriak sortzeko gogoa baizik. Anima zaitez mundu koloretsu hau deskubritzera!
Lantegiaren egitura:
- 3D inpresiora sarrera: inpresio mota desberdinak, erabilera posibleak, proiektu aipagarriak, erabiltzen diren materialak, ekoizpen prozesuak… Osagarrien lehen ideiak eta zirriborroak.
- Aurreko egunean hasitako diseinuen amaiera. Zuzenketak. Zirriborroen eskaneoa eta bektorizazio lanaren azalpena.
- 3D modelazioa eta inpresioa. Zuzenketa eta ajusteak -- Saio hau liburutegian egingo da. Gerturatu ezin daitezkenek emailez bidaliko dituzte beraien dokumentuak eta dinamizatzaileek inprimatuko dituzte.
-Piezak jaso eta muntaia egingo da. Egindako proiektuen aurkezpena.
Beharrak:
*Ordenagailua
*Interneterako konexioa -- Wifia
*Arkatzak, errotulagailuak, borragoma, txorroskiloa
*Folioak eta paper begetala
*Kuter eta guraizeak
*Berehalako itsasgarria
*Alikateak
Hizkuntza: euskara
3D inpresioaren munduan murgilduko gara eta bereziki, diseinura aplikatutako 3D inpresiora.