The Beach Bum, Harmony Korine, EUA, 2019, 95'
DCP, JB EN, Azp ES
Matthew McConaugheyk Moondog izeneko idazlea antzeztuko du, loturarik gabe eta mugetatik kanpo bizi den pertsonaia. Hori bai, beti errespetatzen duen kode etiko propioa duena. Bere literatura bezala, bere bizitza mota ere kanonetik kanpo dago, alkoholaren eta drogen menpe gehienetan. Betirako harremanak edo konpromisoak ezinezkoak dira bere bizi-filosofian. Biharamuna utopia baita beretzat, inoiz gerta ez daitekeena. Orainak eta gehiegikeriek bakarrik dute leku bere bizimoduan.
Harmony Korine, zuzendariak, 1995ean Kids de Larry Clark-en gidoiarekin eman zuen bere burua ezagutzera zinema munduan, eta geroztik aktore eta zuzendari bezala ibili da. Gummo eta Julien Donkey-Boy filmekin ikusleak harritu eta Mister Lonely filmarekin zinema komertzialera hurbiltzen ari zela zirudienean, Trash Humpers film sailkaezina estreinatu zuen. Bere hurrengo filma, Spring Breakers, txalotua bezain gorrotatua izan zen eta kultuko lana bilakatu zen. Oraingoan, berdina espero daiteke The Beach Bum fimarekin, publikoa muturreko iritziekin banatzea. Indie amerikarraren "enfant terrible"-a baita Korine.
Americana Film Fest.
CARTAS BLANCAS: FESTIVAL AMERICANA