Imagen
Imagen
Descripcion
Javier Vaquero Ollerok (Toledo, Espainia 1984), dantza eta antzerki ikasketak hasi zituen Madril eta Andaluziako zenbait ikastegitan eta Alteako Miguel Hernandez Unibertsitatean. 2003an Rotterdamera egin zuen, CODARTSek emandako Dantza Garaikideko Goi-Mailako Titulua ateratzeko. Harrez geroztik dantzari jardun du hainbat sortzailerekin, hala nola Xavier Le Roy, Nicole Beutler, Hofesh Shechter, Bea Fernandez, Pere Faura, Aimar Perez Gali, Conny Janssen Danst, Ann van der Broek, Marta Reig Torres, Dylan Newcomb eta Arno Schuitemaker.
Gaur egun ere bere lana garatzen ari da sortzaile gisa Declarando Amor, Danzas Primitivas edo H A P P Y E N D I N G bezalako proiektuekin, eta dantza irakasle modura zenbait zentrotan, nola Espainian hala Latinoamerikan. Espacio Practico (Bartzelona) gunearen kide fundatzailea da, eta La Poderosa (Barcelona) sorkuntza eta kultur agitazioko guneak zuzentzen duen A R T A S kolektiboan parte hartu du. Liman urtebete eman ondoren, Peruko Pontifica Universidad Católican dantza karrerako irakasle gisa, Bogotan (Kolonbia) bizi da; bertan ari da ikasten Universidad Nacional de Colombian MaestrÃa en Teatro y Artes Vivas, eta dantza irakasle dabil Universidad Javeriana de Colombiako Arte Eszenikoak karreran.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores