Proposamen hau idazketaren praktikara zuzenduta dago. Kontraste-ariketa baten bidez gauzatzen da, eta, bertan, publikoari gonbidapena egiten zaio hainbat arazoren konponbidea kalkulatu eta aurkitzeko aukera ematen dieten eragiketa sistematikoen inguruan gogoeta egiteko. Horretarako, garrantzitsua da jarduera gauzatzeko arauak pausoz pauso jarraitzea. 29 Condiciones para una imposición lanak agerian jarri nahi ditu testuprodukzio oro sortzeko egiturek izan ditzaketen aldagai guztiak, askotan inkontzienteak. Idazketa ezin da imajinatu koreografiaren dimentsiorik gabe; ikusezina izan arren, idazleak bere buruari ezartzen dio koreografia hori. Instalazioa meditazio gisa balioko duen bitartekaritza gisa pentsatuta dago; horrekin, frogatu egiten da hausnarketak ez duela ekintza gelditzen.
“Gizakien portaerak oinarri sendoa du beren buruaren inguruan sortu duten irudian. Ondorioz, pertsona batek bere jokabidea aldatu nahi izanez gero, bere irudia aldatu beharko du nahitaez”. Moshe Feldenkrais.
Gutxi gorabehera ordubetez, mahai baten inguruan eseriko diren pertsona batek edo bik 29 BALDINTZA INPOSIZIO BATERAKO testua irakurriko dute. Bitartean, entzuleak lurretik maila ezberdinetara dauden hainbat gailutan egongo dira etzanda.
Performance honetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da pgaraikideak@tabakalera.eu helbidera idatziz, zure izen-abizenak adieraziz. Edukiera BETETA (itxaron zerrenda bat zabalduko da, eta lekurik libratzen bada jarriko gara zurekin harremanetan).
Gogoratu maskara ekarri behar dela. Performancea erakusketa aretoan izango da. Garaiz etortzea eskatzen dizuegu, 17:45ean, Tabakalerako taldeak sarrera kudeatu ahal izan dezan.
Gutxi gorabehera ordubetez, mahai baten inguruan eseriko diren pertsona batek edo bik "29 BALDINTZA INPOSIZIO BATERAKO" testua irakurriko dute. Bitartean, entzuleak lurretik maila ezberdinetara dauden hainbat gailutan egongo dira etzanda.