ARRATSALDE PASA RITAREKIN
19:00 Danzas macabras, esqueletos y otras fantasías, Pierre Léon, Rita Azevedo Gomes, Jean-Louis Schefer, Frantzia, Portugal, Suiza, 2019, 110'
JB/VO FR, Azp/Sub ES
Dantza makabroa antzinako genero artistiko bat da, heriotzaren irudikapen alegorikoa eskeleto dantzari gisa, gozamen mundutarrek beren amaiera dutela gogorarazten diguna. Jean-Louis Schefer (idazlea, filosofoa, kritikaria eta zinemako teorialaria) dantza makabroez hitz egiten entzutea gozamen mundutarra da, zalantzarik gabe, portugaleko paisaia, museo eta abadietan bildua. Rita Azevedok filmatu zuen plano bakoitza koadro bat balitz bezala, eta Pierre Léonek editatu zuen, zinemaren historian zehar ibilbide ludiko bat eginez, Silly Simphonies, Renoir, Mizoguchi eta Buñuelen eskutik.
Diego Ginartes, Anna de Guia-Eriksson eta Sofía García Broca
(EQZE-ko komisariotzako ikasleak).
Dantza makabroa antzinako genero artistiko bat da, heriotzaren irudikapen alegorikoa eskeleto dantzari gisa, gozamen mundutarrek beren amaiera dutela gogorarazten diguna.