Obraren egile Jerónimo Hagerman-ekin hitz egingo dugu, baita pieza honetan Hagermanekin lankidetza estuan aritu den Jon Begiristainekin eta proiektuaren koordinatzaile Ane Agirrerekin ere.
Malas madres / Sokatik zintzilik dauden bizitzak, 2017-2020. Jerónimo Hagerman artistak, instalazio horren bidez, gure begirada harrapatu zuen egitura bat osatu zuen Tabakalerako plazan. Izan ere, Hagermanek Tabakalerako baldintza zehatzetara egokitu zuen bere proiektua. Galeriak dituen altuera desberdinetan lorategi zintzilikari bat sortu zuen, hainbat landare soken bidez konektatuta.
Malas madres / Sokatik zintzilik dauden bizitzak proiektuak eraikinaren beste pertzepzio batzuk eman zizikigun: altueran esekita dagoen beste izaki bizidun bat ikustean bertigoa sentitzeak ohartarazten digu gure bizitza hauskorra dela, beti lurrazalera ainguratuta. Giza naturaren eta gizatiarra ez den naturaren arteko loturak iradokitzen digu gu zer eskalatan gauden, unibertsoko gainerako elementuekiko. Ikuspuntu antropozentristatik begiratuta, beste izaki bizidun batzuekin erlazionatzeko humanizatu egiten ditugu; hori gertatzen da, adibidez, maskoten izenekin, ipuinetako animalia batzuekin edo landareen izenekin. Gizakiarengan hain ohikoa den jokamolde hori oinarri hartuta, Mexikon landare horiei «malas madres» deitzen diete, beren kimuak habiatik botatzen dituztelako. Dena den, hemen landare horiei «zinta-belar» esaten diegu.
Obraren egile Jerónimo Hagerman-ekin hitz egingo dugu, baita pieza honetan Hagermanekin lankidetza estuan aritu den Jon Begiristainekin eta proiektuaren koordinatzaile Ane Agirrerekin ere.