Imagen
Imagen
Descripcion
Poderío Vital osatzen dute Oscar Bueno Rodriguezek (Aviles, 1985, lizentziaduna Arte Dramatikoan, piano gradu profesionala, Master Arte Eszenikoetan, URCJ, Master Praktika Eszenikoetan, UCLM eta Centro de Arte Reina Sofia) eta Itxaso Corral Arrieta performer eta idazleak (Bilbo, 1979, lizentziaduna Kazetaritzan eta Arte Dramatikoan, Film and Performance Studies diploma, University of Kent, Pariseko École de Théatre Jacques Lecoq, graduatu ondoko Sentipen Hizkuntzan, UdG, Master Praktika Eszenikoetan, UCLM eta Centro de Arte Reina Sofia).
"Gure lana abiatzen da arte eszenikoetatik, performancetik, idazkeratik eta musika konposaketatik presentzia, gorputzaren jakintza, ekintza komunikatiboen gaineko gogoeta eta izaki bizidunen adierazpen gaitasunei dagokienez. Gustatzen zaigu geure burua definitzea musika sinbiosi moduan, litezkeenak irudikatzeko eta, batez ere, gauzatzeko ariketa gisa kantuak abestu eta konposatzen dituen lan, afektu, kidetasun, plazer eta zaintzen sare modura. Isiltasunaz eta entzuketaz, konposaketaz eta hizkuntzez, egoteaz eta egiteaz, ez egiteaz eta egoteaz lan egitea.
Hainbat gunetan garatu dugu geure lana, hala nola Teatro Pradillon, PKMN arkitektura estudioan, el Huerto de Tetuanen, Reina Sofia Museoan, La Casa Encendidan, CA2Mn, La Poderosan, Espacio Practicon, Sala Hiroshiman, Mercat de les Florsen, Macban… Kontzertu eszenikoen forma hartu dugu, kontzertu hedatuena, kontzertu asmatzaileena, kontzertu-solas banakoena, bibradurazko eskulturena, goranzko paseoena, liburu-disko fanzineena, kantuena, bideo-kantuena… Laboratorio de Mediación Musical Sinfónica garatzen ari gara, kantu baten sorkuntza prozesutik kolektiboki pasatzeko modu desberdinak ikertzen dituen proposamen artistiko-pedagokikoa bera. Azken hilabeteotan, parte hartu dugu Comunidades Inestables arte, praktika sozial eta ikasketa kolektiboen inguruko topaketan, Intermediae Matadero Madriden, Donostia 2016-Kultur Hiriburutzako Hibrilaldiak proiektuan, Osakidetzako Tolosaldeako ESIrekin lan eginez herritarren osasuna eta ohitura osasungarrien arloan, eta «Quien canta sus males espanta» familientzako lantegia proposatu dugu Madrileko La Casa Encendidan."
Poderío vital
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Musika-eskultoreak
Tipo
Artistas y Creadores