Argazkia: Juan Carlos Quindós
"Niño de Elche eta Miguel Alvarez-Fernández Madrilgo Mataderoko Egoitza Artistikoen Zentroan (CRA), Val del Omarren soinu-artxiboa entzuteko prozesuan".
Miguel Álvarez-Fernándezek, Niño de Elcheren proiektu diskografiko berrienaren musika-produktore eta zuzendari artistikoak, binilo bikoitz horren zati batzuen entzunaldia partekatuko du, eta bere sortze-prozesuaren berezko zirrikitu batzuk zerrendatuko ditu.
“Sí, a Miguel Hernández”, “Calle de Arriba, 73”, “Voces del extremo”, “Antología del cante flamenco heterodoxo” eta “Colombiana” lanen ostean, Niño de Elchek Jose Val del Omar (Granada, 1904-Madril, 1982) artista granadarraren soinu-artxiboari buruzko ikerketa bati ekin dio; izan ere, haren entzutearekiko eta, zehazkiago, elektronikaren ukitua duen flamenkoarekiko sentiberatasun bereziak noiz edo noiz erakarri izan du flamenko-kantari ohiak. Entzute saio honek gainera, ZIN EX. Abstrakziotik algoritmora erakusketarekin bat egiten du, non José Val del Omarren pieza ezberdinak dauden ikusgai.
Álvarez-Fernándezekin Tabakaleran egingo den topaketa honetan —hitzaldi baten eta entzute-saio baten artekoa—, lana egituratzen duten eta azpitituluak aipatzen dituen zazpi atalak aztertuko dira. Diskoaren konposizio-prozesuari buruzko ikuspegi berri bat eman nahian, aipatutako zatiekin batera, beste soinu-material batzuk aurkeztu eta komentatuko dira, kasu askotan Val del Omarren "soinu-anartxibo" izenekotik datozenak, baita Niño de Elcheren grabazioak ere. Horiez gain, soinu horiei aplikatutako manipulazio elektronikoko prozedurak erakutsi eta eztabaidatuko dira, eta, eragiketa horien dimentsio teknikoaz haratago, haien inplikazio estetikoak nabarmentzen saiatuko gara, betiere lan osoaren abiapuntu den ikerketa artistikoko prozesuarekin lotuta daudenak.
Oharra: Jarduera hau aurrez aurrekoa izatea aurreikusita badago ere, Covid-19ak eragindako osasun-egoera dela eta, online izatera pasa daiteke.
Miguel Álvarez-Fernándezek, Niño de Elcheren proiektu diskografiko berrienaren musika-produktore eta zuzendari artistikoak, binilo bikoitz horren zati batzuen e