Imagen
Imagen
Descripcion

Isaak Erdoizak (Abadiño, 1975) trebakuntza independentea hartu du dantza garaikidean eta gorputz azterketetan Sofia Neuparth, Peter Michael Dietz, Hisako Horikawa, Fran Van de Ven, Carmelo Salazar eta Blandine Calais-Germain bezalako artista eta pedagogoen eskutik. 2007-2009 urteetan Lisboan bizi eta ikasi zuen, F.I.A arte trebakuntza landuz C.E.M.en (Centro Em Movimento). 2010ean EHUko «Dantza Kodeak» dantza ikasgela teoriko-praktikoa egin zuen, Idoia Zabaletak, Igor de Quadrak eta Isabel de Naveranek emana. Dantzaria da Olatz de Andres koreografoaren «Privolva», «Privolva Landing» eta «El Cielo Ahora» dantza piezetan eta Coletivo Qualquerren «OVER» piezan. 2014an Eusko Jaurlaritzaren Dantzan Bilaka diru-laguntza hartu zuen, eta «Buh!» pieza koreografikoaren sorkuntzari ekin zion, 2015eko azaroan Bilboko Alondegian (AZ) aurkeztu zena amaitu gabeko lan moduan.

Maia Villotekin batera La Cosa en Casa topaketa antolatu du, zeinean zenbait diziplinatako artistak gonbidatu baititu beren lana ikusgai jar dezaten etxe giroan. 2012ko maiatzean hasitako proiektua.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Dantzaria
Tipo
Artistas y Creadores