Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Conceiving Ada, Lynn Hershman Leeson, AEB, 1997, 85'

Blanca Velasco, Alejandra Frechero eta Ekhiñe Etxeberriak, Elías Querejeta Zine Eskolako Komisariotza ikasleek programatutako saioa.  

Conceiving Ada filma aukeratu izanak ikusten ez dena partekatzea du aitzakia, izan irisgarritasun zailtasunagatik, izan kontakizun historikoagatik. Filma sarbide zaileko lana iruditu zitzaigun, baina baita erretratua eta omenaldia egiten dizkion emakumea ere. Ada Lovelace, 1846an ordenagailuaren lengoaia, lehen algoritmo informatikoa, asmatu zuen pertsona, eta historiatik ezabatua izan dena. Conceiving Adak errusiar panpinen kaxa bat bezala funtzionatzen du, eta, azkenean, bi emakume ispilu-joko batean bezala erakusten ditu. Ada Lovelace erreskatatu eta aldarrikatzeko Emmy Coer fikziozko pertsonaia behar da -beharbada zuzendariaren alter egoa-, 1993an New Yorken kokatutako hacker eta programatzaile gaztea. Jolas espekulatzaile honetan pauso bat harago joanez gero, Hershmann Leeson topatuko dugu; bideo artista, aktibista ziberfeminista eta film honen zuzendaria.

Laurogeita hamarreko hamarkadan ziberfeminismoa bere burua birpentsatzen eta birdefinitzen ari zen Internet iritsi ondoren. 1997an, Conceiving Ada estreinatu zen urte berean, Sadie Plant teoriko britainiarrak Zeros and Ones argitaratu zuen, emakumeek teknologian zuten ondarea berrezartzeko proiektu gisa kaleratu zen liburua. Liburuan Ada Lovelaceren irudia defendatzen zen. Ez dugu ahaztu behar 1980ko hamarkadara arte teknologia informatikoa gizonek eta gizonek menderatutako lurraldetzat hartu zela. Hamarkada horren amaieran ziberfeminismoa sortu zenean, emakume talde bat etxetik komunikatzen hasi zen patriarkatuaren kodeak pirateatzeko eta online generotik ihes egiteko asmoz. Emakume talde horren barruan Hershmann Leeson filmaren zuzendaria zegoen.

Gaur egun, ezinbestekoa dirudi Internet lurraldeari, ziberkulturari eta horren eraikuntzari buruz hausnartzen jarraitzea, generoaren gaian oinarrituta. Ziberfeminismoa birpentsatzeko tresna bat da, eta bertan metatu dira praktika desberdinak artearen, filosofiaren edo gizarte-ekintzaren aldetik; horien bidez, mikro-historia ugari kontatu dira, guztiak baliozkoak eta garrantzitsuak, eta teknologiaren dimentsio politikoa lausotzen dute.

Film hau aukeratzea, gure programazio ekintza xumetik, XIX. mendetik gaur arte elkar erreskatatzen zuten emakumeen egitura abila jarraitzeko modua bihurtu zen bat-batean.

 

Descripción Corta

Conceiving Ada, Lynn Hershman Leeson, AEB, 1997, 85'

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2021
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si