Cualquier ventana en la que esté, Magdalena Orellana, Espainia, 2020, 11'
Cualquier ventana en la que esté hotel bateko leihotik ikusten denaren aho-korapiloa da, edo inoiz gertatu ez den festa bat, edo making of bat filmatzeko gonbidapena.
A better tomorrow, Haohao Yan, EUA, 2018, 7'
Hogei urteko banaketa tartean, bere maitale ohiarekin elkartzeko zain dagoen beterano batek patua onartzea lortuko du.
The speech, Haohao Yan, EUA, 2020, 25'
2003ko maiatza, Pekin, Txina: OMEk bultzatuta, Txinako gobernuak iragarriko du ASALen agerraldia benetakoa zela. Hiria itxi egingo dute. Ikasle gehienak etxera bidaliko dituzte. Barnetegi pribatu batean konfinatuta daudela, zortzi urteko hiru neskatok munduari zentzua aurkitzeko modu bat aurkitu beharko dute.
The long night, Ashmita Guha, India, 2013, 5'
Maitale ohi batek emakume gazte bat bisitatuko du bere logela bakarreko etxebizitzan, chawl batean (Indiako mendebaldeko bizitegi-eraikina). Emakumeak, anaia gazteak eta maitale ohiak espazio txikiarekin negoziatuko dute.
Catdog, Ashmita Guha, India, 2020, 21’
Bi neba-arreba gazte asmatutako mundu fantasiatsu batean bizi dira, amaren begietatik ezkutatuta dagoena. Amak azkenean ikusten duenean, lur jotzeko arriskuan egongo da mundu hori. Haurrek bi aukera dituzte: amore ematea edo, aitzitik, gogor egitea.
Nesteko laburmetraiak.