Erakusketek txikiak eta helduak praktika artistikoetara hurbildu eta elkarrekin gozatzeko guneak ahalbidetzen dituzte.
Oraingo honetan Komunikazio-inkomunikazio erakusketa izango da tailerra egiteko testuingurua eskainiko diguna. Bertan, Mikel Laboak egiten zuen bezala, esperimentu fonetiko berrien esplorazioan jolastuko dugu. Taldeka, komunikatzeko tresna bat sortuko dugu, non absurdua, soinuak, isiltasuna eta irakurtezina osagaiak izango diren. Erakusketa-aretoak leku bat eskainiko du eskema horiek partekatzeko eta komunikatzeko edo in-komunikatzeko modu berri horiek entzuteko.
¿so, yu tu animal clasă zara kar?
Saioak:
Ekainak 12, 11:00etan - BERTAN BEHERA
Uztailak 10, 11:00etan
Informazio gehiagorako: hezkuntza@tabakalera.eus
Familientzako arte-lantegia (+5 urte).