Maite zaitut eta mz gauza bera dira?
Zer da maitatzea gorputz bat bestearengandik kilometrotara dagoenean?
Zer da maitatzea bi gorputzek elkar ikusi, usaindu edo ukitu ez dutenean?
Afektuak Zoom bidez garraia daitezke segundoko milaren batean?
Isolamenduak eta topaketak digitalek markatutako urte baten ondoren, geure buruari galdetzen diogu ea zer den bestearekin egotea, eta ea posible den pixelen bidez elkarrekin bizitzea. Afektu Digitalak teknologiaren bidez erlazionatzeko moduak aztertzen dituen programa da, Google Mapsen, GTAren, ordenagailu primitibo baten, Zoom bidezko online klase baten eta digitalki distortsionatuta aurkitutako metraje baten bidez gizatasuna bilatzea da.
Denbora luzez, emozioa zinema konbentzionalagora mugatzen zela zirudien, baina pieza hauek gure kultura garaikideko giza harremanak, irudia eta paisaia garaikideak aztertzen dituzte beren geruza sentikorrenetatik. Zein zentzutan izan daitezke desberdinak eta antzekoak azken hamarkadetako irudi teknologikoak? Zer imitatzen du errealitatearen simulazioak eta zertarako? Zer da afektu digitala?
Film laburren aukeraketak teknologia berri eta zahar batzuk biltzen ditu, maitatzeko dugun moduarekin hitz egiten dutenak, askotan haien bitartez. Hori Martin Pleure, Nothing hurts and you won´t be eta You, the wold and I lanetan oso modu formalean agertzen da, non sormenerako erabiltzen ez diren (ez behintzat sorkuntza zinematografikoa ulertzen dugun moduan) hainbat tresna aktibatzen diren: Google Earthetik GTAara, pixel purutik eta argitik pasatuz.
No No Nooky TV eta La peli del algoritmo lanen kasuan, teknologien eta afektuen arteko elkarguneak narratiba natiboak sortzen ditu teknologia horiekin. Horrela, gune birtuala maitasun‑gune gisa aztertzen da; izan ere, egoera hori onartu behar izan dugu ingurune horiek agertu zirenetik, eta azken urte hau gure bizitzako elementurik erabakigarrienetako bat izan da.
Martin Pleure, Jonathan Vinel, 2017, 16'
No No Nooky T.V., Barbara Hammer, 1987, 17'
nothing hurts and you won't be, Audrey Robinovitz, 2020, 5'
You, the wold and I, Jon Rafman, 2010, 6'
Maite zaitut eta mz gauza bera dira?