Muturreko makroargazkigintza argazkigintza klasikoaren edo makroargazkiaren eta mikroskopio edo fotomikrografiaren arteko argazki-teknika bat da.
Lantegi honetan bi mundu elkartuko ditugu: argazkigintzarena eta zientzia hiritarrarena, inguruko gauza ñimiñoetara hurbilduz eta, batez ere, hori lortzeko tresna erraz eta ekonomikoak sortuz.
Hasteko, zati teoriko bat egingo dugu. Bertan, argazki-teknika hau (makroargazkigintza) praktikan jartzea ahalbidetuko diguten oinarriak eta teknikak azalduko ditugu, baina, batez ere, zati praktiko bat egongo da, non eskuzko errei mikrometriko oso ekonomiko bat eraikiko dugun. Errei hori eraikitzeko xehetasun zehatzak emango ditugu, beharrezkoa baita ikus-inpaktua duten argazkiak lortzeko. Objektuei eta argazki-kamerei buruz arituko gara, fondoei eta argiztapenari buruz, laginak jasotzeari eta horiek prestatzeari buruz, eta, jakina, argazkiak egingo ditugu, gero erakutsiko ditugun programa informatiko desberdinekin prozesatzen ikasteko, gure azken obra lortzeko.
Harritu egingo zaitu zein erraz doitu eta prestatu ahal izango duzun zure kamera, oharkabean pasatzen zaizkigun gauza eta izaki txikiei argazkiak ateratzeko. Egokitu objektiboa, eta prestatu handitzeko!
*Gomendagarria da zure argazki-kamera reflex ekartzea. Ez badaukazu, jar zaitez gurekin harremanetan medialab@tabakalera.eus helbidean edo 943 47 50 50 telefonoan.
Doitu zure kameraren objektiboa eta presta zaitez gure inguruko izaki ñimiñoak zabaltzeko eta ikusteko.